Jazzaldia Europako Jazz jaialdi handienetako bat da, izar handiak, talentu berriak, tokiko taldeak eta doako eskaintza zabala konbinatzeko duen gaitasunagatik. 77 kontzertu egin dira 2026an, eta guztira 179.483 pertsona bertaratu dira edizio honetako 12 agertokietara.

61 Jazzaldia - Keler Gunea - ETS (©Lolo Vasco)
61 Jazzaldia - Keler Gunea - ETS (© Lolo Vasco)

Aniztasuna, goi mailako musika eta jendetza

Diana Krall, Pat Metheny, Marcus Miller eta Samara Joy kartelburuek lau emanaldi gogoangarrirekin eta sarrera guztiak salduta justifikatu dute euren ospea eta erakargarritasuna.

Europako Jazzak maila handia eman du, eta kontzertu bana eskaini diguten bi artista nabarmendu behar dira: Nils Petter Molvaer Kutxabank Kursaal Auditorioan eta Louis Sclavis FCC Victoria Eugenia Antzokian.

LPk eta Danielle Nicolek bi emanaldi bikain eskaini dituzte Keler Gunean. Eta, agertoki berean, euskal taldeek hondartza zaletu sutsuz bete dute ETS, Kokoshca, Nøgen eta HOFE taldeekin.

Magia, intimitate beroz osatua, Škoda San Telmo Museoko klaustro zoragarriaren goizeko zikloaren ezaugarri izan da. Sarrerak agortu ziren bost kontzertuetan.

John Coltraneri egindako bi omenaldiak benetakoak eta sentimenduz beteak izan ziren; Miles Davisenak, besterik gabe, zoragarriak.

Txikijazz ezinbesteko hitzordu gisa finkatu da, haurrei zuzendutako gune bat, non adin guztietako ikusleek kalitate handiko lau kontzertuz gozatu duten ingurune hurbil eta parte-hartzaile batean.

Jaialdiak kontzertu guztietara masiboki joan den publikoaren erantzuna nabarmentzen du. Aurten ere, portaera eredugarriarekin eta inolako gorabeherarik gabe gozatzen jakin du Jazzaldiaz.

David Murrayk esan du "munduko Jazz jaialdirik onena" dela Jazzaldia, eta Joe Lovanok beretzat "ohorea" dela "munduko festibalik onenetako batean egotea". Donostiako Jazzaldiak lanean segituko du horrela izaten jarrai dezan.

 

Datu batzuk

  • 54.566 jarraitzaile sare sozialetan.
  •  
  • 16.272 sarrera saldu dira 37 herrialde ezberdinetan: Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Alemania, Portugal, Italia, Belgika, Australia, Suitza...
  •  
  • "Agortuta" kartela 15 kontzertutan eskegi dugu: Kutxabank Kursaal Auditorioko 4 kontzertuetatik 3tan, Trinitate Plazako 2tan, Škoda San Telmo Museoko 5etan, FCC Eugenia Antzokiko 2tan, Chillida Lekuko Zabalaga baserrian egin ziren 2etan eta María Cristina Hoteleko kontzertu-afarian.

Klik bakarrean

Kartela

Cartel 58 Jazzaldia 2023 (autor: Roskow).

61. Jazzaldia 2026 kartela (egilea: José Luis Lanzagorta).