Keler gunea eta uztailaren 22ko doako kontzertuak
12 kontzertu dohainik: LP + Annie & The Caldwells + ETS + Marco Mezquida Trio + Nogen + Quinteto Astor Piazzolla + Lisa Ono + Danielle Nicole + Emma-Jean Thackray + Ibibio Sound Machine + Kokoshca + HOFE
Zurriolako hondartzan, Keler Gunea izango da berriro Jazzaldiko gunerik heterogeneo eta jendetsuena. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu eskainiko dira dohainik. Horietan, alde batetik, emakumeen lidergoa nabarmentzen da nazioarteko lau izarrekin eta, bestetik, tokiko lau talde kontsolidatu. KELERek, 61 Jazzaldiaren babesle nagusiak, jarri dio izena gune honi.
Gainera, beste lau kontzertu aurkezten ditugu. Horiek ere dohainik eskainiko dira 61 Jazzaldiaren lehenengo eguneko Jazz Band Ballen baitan, uztailaren 22an, Frigo Gunean eta Fnac Gunean, biak Kursaaleko terrazetako agertokiak.
Keler Gunea:
Emma-Jean Thackray multiinstrumentista eta abeslaria oso ibilbide pertsonala garatzen ari da eta 2025eko diskorik bikain eta sormen handienetakoa argitaratu du Britainiar uharteetan. Uztailaren 24an arituko da.
Danielle Nicole, abeslari eta baxua, zuzeneko boteretsu eta blues modernoaren ordezkari onenetakoa, uztailaren 23an arituko da.
Eno Williams nigeriar jatorriko abeslaria Ibibio Sound Machineko liderra da, Londresko talde multikulturala, Afrikako eraginak eta elektropopa fusionatzen dituena.
LP, beste artista batzuen ahotsen bidez ezagunak egin diren ezin konta ahala abestiren egilea eta, batez ere, “Lost On You” bere abestiagatik ospetsua, berak interpretatuta (1.140 milioi erreprodukzio baino gehiago Spotifyn), uztailaren 22an arituko da.
Bestetik, tokiko lau talde izango dira, Euskal Herrian dituzten “fan” ugari erakarriko dituztenak: Kokoshca iruindarrak, beren rock zuzen eta eranskorrarekin; HOFE, sormen handikoa, egungoa eta urbanoa; Nøgen famatuak, beren hamargarren urteurrena ospatzeko Kursaaleko Auditorioan emandako kontzertuan sekulako arrakasta izan zutenak; eta, batez ere, ETS, berealdiko ospea duen taldea, hondartza txiki geratu zaiona beharbada.
Jazz Band Ball (uztailak 22):
Jazz Band Ballek, Keler Gunerako iragarritakoaz gain, kalitate handiko lau proposamen eskainiko ditu, eta bertan izango da Jazzaldiko publikoak gehien maite duen pianistetako bat, Marco Mezquida, hirukotean bere azken lana aurkezteko: Tāctil.
Amerikako hiru herrialderen hiru proposamen ere izango dira. Estatu Batuetako hegoaldetik Annie & The Caldwells iritsiko da sustraietako gospela aurkeztera; talde hau osatzen duen familiak afroamerikar musikan ibilbide bikaina egina duen interpreteen belaunaldi bat baino gehiago biltzen ditu.
Argentinatik, Quinteto Astor Piazzolla izango dugu bertan, konpositore eta bandoneonista handiak eratutako boskotea, Buenos Airesko musikariak sortutako kantuen errepertorio aparta zabaltzen.
Azkenik, Lisa Ono, gure herrialdera etortzen den aurrenetako aldia. São Paulon jaioa, eta erdi brasildarra erdi japoniarra, bossa novaren eta hegoamerikar musikaren interprete oso-oso ezaguna da Japonian.
Programa:
KELER GUNEA:
Uztailak 22:
-LP (20:45)
-ETS (23:30)
Uztailak 23:
-Danielle Nicole (21:00)
-Ibibio Sound Machine (23:30)
Uztailak 24:
-Kokoshca (21:00)
-Emma-Jean Thackray (23:30)
Uztailak 25:
-Nøgen (21:00)
-HOFE (23:30)
Jazz Band Ball (uztailak 22):
-Frigo Gunea 19:30: Lisa Ono
-Fnac Gunea 19:30: Marco Mezquida Trio – Tāctil
-Frigo Gunea 22:15: Annie & The Caldwells
-Fnac Gunea 22:15: Quinteto Astor Piazzolla