61 Jazzaldiak David Murray, Joe Lovano eta Miguel Martin sarituko ditu
Donostiako Jazzaldia uztailaren 22tik 26ra izango da eta 77 kontzertu eskainiko ditu 12 agertokitan.
Donostiako 61. Jazzaldiak musikaz eta jai-giroaz blaituko du berriro hiria, eta Jazzaren munduko epizentro bihurtuko du uztailaren 22tik 26ra. Programazioak nazioarteko figura handiak, ibilbide luzeko artistak, proposamen berriak, Europako Jazz onenaren ordezkariak eta euskal musikarien presentzia zabala bilduko ditu 12 agertokitan.
Guztira 77 kontzertu izango dira, haietatik 47 doakoak, 30 tokiko artistenak, 4 Txikijazz jaialdiaren baitan, 8 JazzEñeren hamabigarren ediziokoak FCC Victoria Eugenia Antzokian, 8 Zurriola hondartzako Keler Gunean, 21 Kursaaleko terrazetako Frigo Gunean eta Fnac Gunean, 8 Trinitate plaza enblematikoan, 2 Chillida Lekuko Zabalaga baserri bikainean, 5 Škoda San Telmo Museoko klaustro zoragarrian, 4 Kutxabank Kursaal Auditorioan, bat Irungo San Juan plazan, beste bat Maria Cristina hotelean.
30 euskal talderen kontzertuak 61 Jazzaldian
Programazioaren zati handi bat euskal talde eta artistei eskainia dago. Zalantzarik gabe, aukera paregabea da tokiko panorama musikal bikainaren lagin bat entzuteko, ez bakarrik Jazzaren esparruan, baita beste genero batzuetan ere.
Aurten ere, Tokiko Taldeak aukeratzeko 2025eko prozesuaren bidez hautatutako 10 talde izango ditugu, publikoak ordena honetan hautatu eta baloratuak: Bea Asurmendi, Mané, La Ola Maldita, Four Clovers, Erromintxelak, Iñar Sastre, White Carters, Malaka, Itziar Mendibil eta Tremendo Pikete.
Donostiako Jazzaldia Saria
Jazzaldian parte hartzen duten artistei ematen zaizkie Donostiako Jazzaldia Sariak, musikaren arloan egin duten ibilbidea aitortzeko ez ezik, musikarien hainbat belaunaldirentzat erreferente bihurtu direlako ere. 2026an gainera, Miguel Martin Jazzaldiko zuzendari ohiak jasoko du saria, funtsezko figura izan baita Jazzaldia Euskadiko ekitaldi kultural garrantzitsuenen artean kokatzeko garaian. Hauek aurtengo sarituak:
- David Murray
- Joe Lovano
- Miguel Martín
DJak Nauticoolen
Uztailaren 23tik 26ra, 12 DJ saio izango dira Nauticooleko terraza ikusgarrian, Kontxako badiaren parean. Mikel Makalak aukeratu ditu DJak: Estrella Electrónica & Txuck Turner + Don Funkfarron + Afrodisia Club DJ + Jazzatik: DJ Makala feat. Lidia Insausti + Olibia, Blonde in Flames & Iñigo Art + Fonki Cheff + Kumbia vs. Salsa Selektoras: Muchacha der Diablo & Maisa Covaleda + Isb Lester & Igu Allnighter + Black Jazz Brothers + Kilkir Records: PPR, DJ Dresss & Budin + Belle Brown + Global Funk DJs