San Telmo Museoak eta Jazzaldiak antolatutako “Jazzaldia. Irudi bidaia” argazki erakusketa ikusgai izango da Laborategia aretoan uztailaren 11tik irailaren 28ra bitarte, doako sarrerarekin. Lolo Vasco argazkilariak egin ditu komisario lanak.

2025.07.11

Lolo Vascok, jaialdiaren egungo argazkilariak, egin ditu komisario lanak eta 200dik gora irudi biltzen ditu erakusketak, 1966an lehen edizioa egin zenetik, 2024 artekoak.

Erakusketa bidaia bisuala da, ez kronologikoa, ibilbide horretan Jazzaldiko eszenatoki ezberdinetan bizi izan diren une garrantzitsuenetakoak daude, Donostiako Jazzalditik igaro diren artista nagusienen erretratuekin.

Erakusketa osatzen duten irudi gehienak Jazzaldiko argazki artxibokoak dira, jaialdirarentzako lanean Antonio Alonso, Iñaki Aguirre, Hilario Garrudo, Pedro Párraga eta Lolo Vasco argazkilariek eginak. Beste zatia Jazzaldiko ohiko argazkilari freelance-ek dakarte, erakusketan kolaboratzera gonbidatu ditugunak: José Horna, Davit Amunarriz, Inma Casanellas, Joan Cortés, Guille García, Jokin Fernández, Iñaki Luis, Antonio Torres, Pepe Mateo, Juan G Andrés.