2024an ehun urte betetzen dira Eduardo Chillida jaio zela, XX. mendeko euskal artista unibertsal eta gailenetako bat, eta hori ospatzeko, Donostiako Jazzaldiak 5 kontzertu emango ditu Chillida Lekun.

2024.04.18
Chillida Leku.

Chillidaren sorkuntza hurbiltzeko, museo zoragarritik paseatzeko eta, aldi berean, zuzeneko kontzertuez gozatzeko aukera paregabea.

Hiru kontzertu arratsaldez izango dira, 19:30ean, uztailaren 21, 26 eta 28an. Ordena honetan: Iñaki Salvador, Federica Michisanti eta MAC Saxophone Quartet taldea, Rosario Giuliani buru duena. Beste bi kontzertuak uztailaren 25ean eta 27an izango dira, 12:30ean, Noa & The Helldrinkers eta Carole Alston taldeen emanaldiekin.

Ibilgailu pribatuan iristen diren pertsonentzat aparkaleku bat jarriko da Galarretan, eta autobus bat egongo da dohainik Galarretatik museora joateko.

Programaren laburpena

Uztailak 21

Iñaki Salvador: Txoria nuen maite (19:30 – 15€)

Iñaki Salvador donostiarra funtsezko figura da Euskal Herriko musikaren azken hamarkadetan eta, zalantzarik gabe, gure Jazzaren nazioarteko ordezkari garrantzitsuenetako bat. Pianista eta konpositoreak Mikel Laboaren musika berrinterpretatuko du, inprobisazioa eta Jazza oinarri hartuta. Iñaki Salvadorrek 25 urtez lan egin zuen euskal kantagintzaren figura gailen harekin.

Uztailak 25

Noa & The Helldrinkers (Txikijazz) (12:30 – 14€/ 7€ / 0 €)

Noa & The HellDrinkers talde donostiarrak European Blues Challenge lehiaketa ospetsuko lehen saria irabazi zuen 2023an. Ahots zoragarria, Noa Eguigurenena, banda bikain batek lagundua. Beren zuzenekoetan gainezka egiten dute feelingak, energiak eta blues, rithm & blues, rock, funk... musikarekiko pasioak.

Taillerra: Musikaren Atea (Maushaus)

Uztailak 26

Federica Michisanti Quartet (19:30 – 15€)

Federica Michisanti kontrabaxista eta konpositore italiar handia eta Louis Sclavis klarinetista frantses aparta, beste bi musikari bikainekin batera: Vincent Courtois frantsesa biolontxeloan eta Michele Rabbia italiarra baterian. Michisantiren konposizioak interpretatzen dituzte, Europako musika klasikoaz eta abangoardiako Jazzaz elikatzen den soinu ezaugarriak bilduta, bat-bateko inprobisazioari eta bateriaren ekarpenari lekua eginez.

Uztailak 27

Carole Alston (Txikijazz) (12:30 – 14€/ 7€ / 0 €)

Abeslariak, jatorriz Washington DCkoak, bai Jazzaren arloan bai antzerki musikalean lana txandakatuta garatu du bere ibilbide profesional luzea. Jazzaren arloan mundu osoko hainbat jaialdi eta klubetan aritua da, eta antzerki musikalean, berriz, bere ahotsaren aparteko dohainaz gain, aktore gisa duen talentua erakutsi ditu. Gainera, sakonetik ezagutzen duen Jazzaren hizkuntzari gehitu dio berez duen gaitasuna gospelaren eta bluesaren generoetan. Horrek guztiak, bere presentzia eszeniko apartarekin eta esperientzia handiarekin batera, egungo abeslari interesgarrienetakoen artean egotera eraman du Alston.

Taillerra: Musikaren Atea (Maushaus)

Uztailak 28

MAC Saxophone Quartet – Rosario Giuliani: The Future of Tradition (19:30 – 15€)

Diziplina anitzeko proiektu hau italiar musikaren ondare nobleenean errotua dago. Bertan, iraganeko estiloa besarkatzen du Jazzaren inprobisazio arteak. Bidaia bat da denbora eta soinu italiarrean barrena, tradizioa berritzeko duten gaitasunagatik nabarmendutako 5 saxofonistak osorik interpretatua; haien artean Rosario Giuliani handiak.

Chillida 100 urte - 59 Jazzaldia