Zer da Txikijazz?
Familiek eta haurrek musikaz eta arteaz modu ludikoan gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzen du Txikijazzak.
Txikijazz, Donostiako Jazzaldiak antolatua, familientzako espazio izateko sortu zen 2013an. Familiek eta haurrek musikaz eta arteaz gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu.
Jaialdia haurrekin aisialdia pasatzeko beste era bat bilatzen duten gurasoengan dago pentsatua. Etorkizuneko publikoa musika-formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukera amaigabeen jakitun.
Doakoa eta irekia da Txikijazza, eta uztailean Donostiako Jazzaldiaren data beretan da.
Ohiko galderak
Kontzertuetarako eta tailerretarako sarrera doakoa eta librea da, edukiera bete arte, Chillida Lekun programatutakoak izan ezik, horietarako sarrera bat erosi behar da.
Ordainpeko kontzertuetarako sarrerak online eros daitezke Jazzaldiaren (jazzaldia.eus) eta Donostia Kulturaren webguneetan, baita Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Chillida Lekuko kontzertuetarako beraien webgunean eta museoko leihatilan ere egongo dira sarrerak salgai.
Sarreren kostua aldatu egiten da adinaren arabera: helduentzat 14 €-koa da, 13 eta 17 urte bitartekoentzat 7 €-koa, eta 0 eta 12 urte bitarteko haurrek doako sarrera dute (gehienez 4 sarrera doan 0 eta 12 urte bitarteko haurrentzat heldu bakoitzeko).
Bai, kontzertuez gain, Txikijazzek tailerrak ere eskaintzen ditu, jarduera osagarri gisa.
Kontzertura sartzeak ez du bermatzen tailerrean parte hartzea, baina bai ahalbidetzen du. Tailerrak beti dira doakoak, baina batzuentzat beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Gehiago zehazten da tailer bakoitzaren informazioan.
Programatutako jarduerak 0-11 urte bitarteko haurrei eta familiei zuzenduta daude.
0-8 urte bitarteko haurrak, gutxienez, heldu batez lagunduta egon behar dira.
Jarduera bakoitzaren informazioan adina, edukiera eta funtzionamendua zehazten da. Edonola ere, datu hori orientagarria bakarrik da, ez murriztailea.
Jaialdiaren jarduerak nagusiki euskaraz egingo dira, baina, beharrezkoa bada, gaztelaniaz ere egingo dira, bertaratzen diren guztien ulermena eta parte-hartzea bermatzeko.
Bai, Txikijazzaren guneetan ostalaritza zerbitzuak egongo dira, Kutxa Fundazioan izan ezik.
Oro har, jarduera guztiak kanpoan egiten dira, Tabakalerako Kutxa Fundazioarenak izan ezik.
Parking: kontzertura ibilgailu pribatuan iristen bazara, Galarretako aparkalekuan utzi beharko duzu. Doako autobus bat egongo da Galarretatik museora joateko eta kontzertuaren ondoren Galarretara itzultzeko.
Manta: pentsa ezazu zurekin manta edo kuxin eroso bat eramatea, kontzertuan lurrean esertzeko. Horrek ikuskizunaz erosoago gozatzeko aukera emango dizu, kontzertua espazio irekian baita.
Garaiz iritsi: leku ona duzula ziurtatzeko eta jende pilaketak saihesteko, gutxienez 40 minutu lehenago iristea komeni da.
Kontaktua
Edozein kontsulta edo zalantzatarako