Musika familian MusikaNaiz
2026 uztailak 23
Osteguna
18:00 - 19:00
Doan
San Martin Merkatua
Ele bitan / Haurrak
Beteta
Oharra
Doako sarrera, izena eman behar da webgunean. Familiak, 4 - 7 urte bitarteko haurrekin
Familian musika partekatzeko gunea, jolasetik, sormenetik eta parte-hartzetik abiatuta. Musika familian. Elkarrekin jolasten, kantatzen eta sortzen tailerrean, haurrek erritmoa, kantua eta mugimendua esploratzen dituzte, ahotsek eta pianoak lagundutako zuzeneko musikarekin. Askatasunez gozatzeko, sortzeko eta adierazteko pentsatutako proposamen honetan, helduen eta haurren arteko zubi bihurtzen da musika ingurune ludiko batean. Autoestimua, entzutea eta talde-lana indartzeko aproposa.
Oraingoan, lurraren fruituek gure musika-jokoen erdigunea hartuko dute. Fruta, barazki eta euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko abestiek ingurune abegitsua sortuko dute, lotura afektiboak indartzeko eta bizitzako lehen urteetatik musikarekiko plazera pizteko.
Sistema pedagogiko egiaztatu baten bidez —MusikaNaiz musika sortzailea eta musikoterapia zentroa— naturalagoa eta ludikoagoa izaten da musikaren arloko heziketa. Hala, hiru egunez, musika izango da adierazi, parte hartu, elkartu eta ikusarazteko tresna.