Entzuteko moduak, izakiak eta soinuakHariak
Izen ematea
Sarrera librea edukiera bete arte.
Izaki guztiok modu berean entzuten dugu? Nola entzuten du suge batek belarririk ez badu? Zer entzuten du kilker batek, guk entzun ezin dugun zer?
Mundua modu harrigarri batean hautematen duten animalietan inspiratuta, musika entzuteko eta musikarekin egoteko modu desberdinak esploratuko ditugu. Bibrazioarekin eta soinuarekin esperimentatzen eta imajinatzen arituko gara jolasean, hodi, inbutu eta beste tresna batzuen bidez.
Txikijazzaren programazioaren barruan kokatzen da jarduera hau eta Yko Project (uztailak 23) eta Jazz for Children (uztailak 24) kontzertuekin batera egingo da.
Jarduera 15 minutuko txandatan banatuko da.