Musika sortzen gure gorputzarekinAndoni Mutiloa
Izen ematea
Sarrera librea edukiera bete arte.
Gure gorputza musika-tresna baten moduan erabiliko dugu tailer honetan. Ahotsarekin jolasteaz gain, perkusioa egingo dugu gorputzeko atal ezberdinekin. Ondoren, soinu horiek elkartuko ditugu abesti laburrak osatzeko.
Tailer hauetan askatasun kreatibo osoz elkarreragiteko aukera dago. Parte-hartzaile bakoitzari bere desioen eta nahaien arabera adierazteko aukera ematen zaio. Musika entzunez eta beren gaitasun artistikoak aplikatuz.
Txikijazzaren programazioaren barruan kokatzen da jarduera hau eta Yko Project (uztailak 23) eta Jazz for Children (uztailak 24) kontzertuekin batera egingo da.
Jarduerak 15 minutuko txandatan banatuko dira.