2024 uztailak 27 • 12:30

8 €

Victoria Eugenia Antzokia

Marcelo Escrich Silent Quartet

Marcelo Escrich (kontrabaxua), Luis Giménez (gitarrak), Alberto Arteta (saxo tenorrak, saxo sopranoa), Mikel Andueza (saxo altua, saxo sopranoa)

Silent Trio Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko pasilloetan sortua da, eta kritika bikainak jaso ditu garatu izan dituen proiektuetan. Horren adibide, Charlie Haden Songbook (2016), kontrabaxista estatubatuarraren omenezko beren diskoa. Taldea ꟷorain laukoteaꟷ hauek osatua da: Alberto Arteta saxofoian, Luis Giménez gitarran, Marcelo Escrich kontrabaxuan, eta azkena elkartu zaien Mikel Andueza, saxofonisten artean erreferente estatuko Jazzaren panoraman. Oraingo honetan, bere kontrabaxu-jotzailearen gidaritzapean eta Marcelo Escrich Silent Quartet izena hartuz arituko dira, Chamber Chronicles proiektua aurkezteko.

Martín Leiton Quartet

Martín Leiton (kontrabaxua), Santi de la Rubia (saxofoia), Toni Saigi (pianoa), Ramón Prats (bateria)

Jazza eta Latinoamerikako folklorea Martín Leitonen kontrabaxutik ateratako nota bakoitzean ageri dira. Urteetako lanaren ondoren, Bartzelonan ezarritako musikari kanariarrak proiektu propioa sendotzen jarraitzen du lider gisa bere bosgarren diskoarekin: Caravana (2023). Laukotea, Santi de la Rubia, Toni Saigi, Ramón Prats eta Martín Leiton bera kide dituena, beste behin ere ari da erakusten zein apartekoa den euren musikaren elkar hartzea. Generoaren erreferente handietan inspiratuta ꟷThelonious Monk, Wayne Shorter eta Duke Ellington tarteanꟷ Martín Leitonen lanik berrienak Latinoamerikako musikekin eta Gnawako eta tuaregen erritmo eta doinuekin nahasten ditu eragin itzel horiek.

Laguntzailea

SGAE Fundazioa