2024 uztailak 25 • 18:30

Frigo gunea

Carolina Katún (ahotsa), Pierre Perchaud (gitarra), Laura Caronni (biolontxeloa, ahotsa), Arthur Alard (bateria)

Carolina Katún mexikar-suitzarraren ahotsa errepertorio berezi baten zerbitzura jartzen da, unibertso poetiko eta hunkigarria arakatu eta, aldi berean, konpromisoa eta erreibindikazioa aldarrikatzen dituena. Jazzaren, Erdialdeko Amerikako folklore-musikaren, musika barrokoaren eta musika inprobisatuaren arteko bidegurutzea da bere musika.

Atipikoa, nomada, batzuetan lirikoa eta beste batzuetan minimalista, Carolina Katúnek moldaketa sotilen eta testu sakonen gainean hedatzen ditu bere doinuak. Besteak beste, genero-identitateen onarpenari, humanismoari eta arazo ekologikoez kontzientzia hartzeari buruzkoak dira bere testuak.

Bere bi diskoetan, Al Silencio (2018) eta Ritmo de Tu Ser (2022), eragin jakin batzuk antzematen dira, Mercedes Sosarena (bere sakontasunagatik), Lila Dowsnena (bere originaltasunagatik), Simón Díazena (bere minimalismoagatik), Ella Fitzgeraldena (bere lirismoagatik) eta Sisdel Endersenena (bere alde esperimentalagatik).

Carolina Katún OARAren (Office Artistique de la Catalion Nouvelle-Aquitaine) eta Le Rocher de Palmerren lankidetzari esker izango dugu 59 Jazzaldian.