1973
Balantzea
Entzule asko, nahiz eta inaugurazio-egunean eguraldi txarra izan. Sarrera handiak izan ziren egunero Trinitate Enparantzan, 2.000 lagun ingurukoak. Jazzaldia ongi errotutako gertakaria zen ordurako.
Profesionalen alorrean zenbait pisu astun, hala nola, Benny Waters, Clark Terry, eta Blues from Kansas City izenpean biltzen zen all-stars taldea: Milt Buckner, Jay McShann, Clarence “Gatemouth” Brown, Paul Gunther, Roland Lobligeois, Candy Johnson, Arnett Cobb, Al Casey, Michael Silva, Helen Humes abeslaria, eta baita klake-dantzari bat ere, Jimmy Slide.
Klik bakarrean
-
Jazzaldiaren egitarauaEgitaraua ikusi