Nala Sinephroren kontzertua bertan behera geratu da
Osasun arazoak direla eta, Nala Sinephrok ezingo du Kursaal Auditorioan uztailaren 26rako programatuta zegoen kontzertua eskaini.
2025.07.23
"Bihotza hautsita daukat larunbat honetan 60. Jazzaldiko emanaldia osasun arazoak direla eta bertan behera utziko dugula iragarri behar izateagatik", hauek izan dira Nala Sinephroren adierazpenak.
Nala Sinephro jazz musikariaren kontzertua bertan behera geratu da eta kontzerturako sarrerak erosita zituzten pertsonei sarrera erosteko erabilitako bide beretik bueltatuko zaie dirua.
- Internet bidez edo txartelarekin erositako sarrerak: zenbatekoa automatikoki itzuliko da.
- Internet bidez edo txartelarekin erositako Kursaaleko abonamenduak: sarreraren zenbateko proportzionala automatikoki itzuliko da.
- Victoria Eugenia Antzokiko eta Kursaal Auditorioko leihatiletan erositako sarrera eta abonamenduak: itzulketa Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan bertan eskatu beharko da.