59. Jazzaldiak goi mailako artista ugari bilduko ditu, eta azken prestaketa lanetan ari da donostiarrek, hirian izango diren bisitariekin batera, une eta kontzertu ahaztezinez betetako jaialdi honetaz goza dezaten hirian zehar banatutako 12 agertoki ikusgarrietan. 59. Jazzaldian musikaz eta jai-giroz gainezka izango dugu Donostia.

2024.06.26

12 agertoki egongo dira: Trinitate Plaza, Keler Gunea (Zurriola hondartza), Kutxabank Kursaal Auditorioa, FCC Victoria Eugenia Antzokia, Škoda San Telmo Museoa, Frigo Gunea, Fnac Gunea, Chillida Leku, Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera), Nauticool, Irun eta María Cristina Hotela.

Donostiako Jazzaldia Saria:

Donostiako Jazzaldia saria, Jazzari eskainitako bere ibilbideagatik eta artisten belaunaldi baten baino gehiagoren erreferentea izateagatik, William Parkerri emango zaio, azken hamarkadetako abangoardia Jazzeko kontrabaxurik onenari.

William Parker newyorktarra musikari ospetsua da, betirako arrastoa utzi duena musika garaikidean. Berrikuntzarekin eta sormen askatasunarekin hartua duen konpromisoak, lengoaia musikalaz duen ezagutza sakonarekin batera, funtsezko figuren artean kokatzen dute Jazz garaikedean.

Parkerrek hiru kontzertu eskainiko ditu Jazzaldiaren edizio honetan, hiru agertokitan eta talde desberdinekin, duoan, hirukotean eta laukotean. Kontzertu hauetarako sarrerak, banaka ez ezik, batera ere eros daitezke William Parker abonuaren bidez, %15eko deskontuarekin.

24 euskal talde izango dira 59. Jazzaldian

Hamarkadetan zehar, Donostiako Jazzaldiak tokiko talentua ezagutzera eman eta nabarmentzeko plataforma gisa dihardu. Jazzaldiak bere programazioaren zati handi bat euskal talde eta artistei eskaintzen die; musikari emergente eta artista gazteen kontzertuak ez ezik, garrantzi eta aintzatespen handiagoko musikarien kontzertuak ere proposatuz. Jazzaren arloan, baita beste genero batzuetan ere, euskal musikaren bizitasun handiko panoramaren erakustaldi batez gozatzeko aukera paregabea, zalantzarik gabe.

Aurten ere 10 talde izango ditugu, Tokiko Taldeen 2024ko hautaketa- prozesuan aukeratuak: Iñar Sastre, Nacho Soto Trío, Oscar Garrido Quintet, Gregario de Luxe -20 urte betetzen ditu-, Nhil, Les 4 Saxes & Co, Alex Haro’s Freedom, Fran Serrano 4tet 0202, Euskal Hot Club eta Motelas.

Gainera, euskal talde eta artista hauek izango ditugu: Iñaki Salvador, Elkano Browning Cream, Noa & The HellDrinkers, The Fake Cousins, Itziar Yagüe eta R.S. Basque Faktor, FEMM & Band eta Donostiako Musika eta Dantza Eskolako Big Banda.

Eta azkenik, Keler Gunean, Zurriola hondartzan, euskal artista ezagun ugari: IZARO, Merina Gris, Shinova, El Columpio Asesino eta Chill Mafia.