2025 urtarrilak 17 • 20:00

5 € / 3 € (aldez aurretik)

Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera)

Juan Manuel Urriza (bateria), Fredi Pelaez (teklatuak, pianoa), Oskar Lakunza (saxoa), Xabier Barrenetxea (baxu elektrikoa)

J. Foxek honela definitzen du bere burua: “Jazz garaikidearen mugak berrasmatzen dituen laukotea, genero honen sentsibilitate melodikoa eta aberastasun harmonikoa funk, musika latino eta grooves modernoen eraginekin konbinatuz”. Yellowjackets, Spyro Gira eta The Rippingtons bezalako taldeen sormenean eta birtuosismoan inspiratuta, sofistikazio teknikoa eta lotura emozional sakona orekatzen dituen soinu bereizgarria garatu dute.

Juanma Urriza (bateria) bere moldakortasun eta doitasunagatik da ezaguna. Juanmak sortzen dituen paisaia erritmikoei, konposizioen ardatz eta sormen-iturri direnei, freskotasuna darie dinamika eta testuretan, eta ezaugarri horrek uzten du agerian talde honen berezitasuna.

Fredi Pelaezek (teklatuak, pianoa) birtuosismoa erakusten du giroak sortzerakoan, Jazzaren tradizioa eta ikuspegi modernoa uztartuta. Bere lerro melodikoak eta progresio konplexuak koloretsuak dira, eta ezaugarri horrek definitzen du J. Foxen soinua neurri handi batean.

Oskar Lakunzaren saxoa laukotearen muin adierazkorra da. Lirismo introspektibotik hasi eta energia txundigarrira doan estiloarekin, bere interpretazioak bizia ematen die taldearen melodia nagusiei.

Xabier Barrenetxearen (baxua) konexio erritmiko eta melodikoak oinarri sendo batetik eusten dio taldeari, eta protagonismoa hartzen du zenbaitetan, groovez eta sormenez betetako baxuaren lerroekin.

J. Foxen musikak esplorazio ausarta eta inprobisatzeko gaitasuna ditu ezaugarri, eta kide bakoitzak bere ikuspegi berezia ematen dio multzoari. Taldearen konposizioak bizitasun handiko piezetatik hasi ─erritmo konplexu eta pultsatzaileekin─ eta pasarte introspektiboetara doaz ─soinuzko paisaia girotzaileagoetan murgilduta─.

Laukote hau proposamen berritzaile gisa finkatu da egungo Jazzaren eszenan. Giro intimoetan zein agertoki handietan publikoarekin konektatzeko duten gaitasunari esker, esperientzia zirraragarri eta gogoangarri bihurtzen da haien emanaldietako bakoitza. Teknika, emozio eta sormenez betetako Jazza ikuspegi fresko eta garaikide batetik berriro deskubritzeko gonbidapena da J. Fox Quartet.