FEMMM and Band
2025 urtarrilak 15 • 19:30
Oharra
Sarrera doakoa da, baina gonbidapena jaso behar da. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu behar da, 17:00etatik aurrera, Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan.
Maider Biguri (ahotsa), Dánae Riaño (ahotsa), Beatriz González (ahotsa), Nahia Valle (ahotsa), Raúl Pérez (pianoa), Cristina Pascual (baxua), Iker Hernández (bateria)
FEMMM ahotsen laborategi bat da, harmonia eta koloreen bilaketa, bandak berak “ur-sonoritate” gisa definitzen duen kontzeptuaren garapena.
Jazza eta popa bezalako estiloak uztartuz soinuen mundu berezi hau sortzeaz gain, Femmm taldeko kideak berdintasunaren eta inklusioaren defendatzaileak dira. Beren ekintzekin, eta musikaren bidez, beste emakume batzuk inspiratzea dute helburu, musika sortu eta partekatu dezaten.
Historia laburra izan arren, taldeak ibilbide luzea egina du egungo Jazzaren eszenan: Donostiako Jazzaldia, Getxoko Jazzaldia, Gasteizko Jazzaldia, Udazabal zikloa Arrasaten, Kutxa Kultur aretoa Tabakaleran, Harresi aretoa Agurainen…