Biper Swing
2025 urtarrilak 31 • 19:30
Oharra
Sarrera doakoa da, baina gonbidapena jaso behar da. Gonbidapena kontzertuaren egun berean eskuratu beharko da, 16:00etatik aurrera Lugaritz Kultur Etxeko leihatilan.
Damien Briard (gitarra), Arnaud Estor (gitarra), Jean Clermont (klarinetea), Django Ward (kontrabaxua, ahotsa)
Biper Swing 2010ean sortu zen Souraïden, swinga frantses estilora ─honen sortzaile Django Reinhardt inspiraziotzat hartuta─ partekatu eta ezagutzera emateko irrikan zeuden bi gitarristaren ekimenez.
2014an Briardek bigarren gitarra ─Estor─ sartu zuen taldean. Elkarrekin ehun pieza inguruko errepertorioa lantzen eta Frantziako hego-mendebaldean zehar interpretatzen arituak, 2019az geroztik kontrabaxua eta klarinetea ─Ward eta Clermont─ gehitu zaizkie. Bi musikari berri horiekin “Hot Club” frantsesaren espirituan sakondu, Jazzaren estandarrak berrinterpretatu eta konposatzeari ekin dio taldeak.