2025 urtarrilak 31 • 20:00

5 € / 3 € (aldez aurretik)

Kutxa Fundazioa Kluba (Tabakalera)

Mar Andino (saxo tenorra), Jana Gallifa (pianoa), Ot Granados (kontrabaxua/baxua), Guillermo Elizaga (bateria)

Mar eta Guillermo lider dituen laukote hau bizitasun handiko eszena musikalean sortu zen Bartzelonan, bi musikariek urte batzuk lehenago Musikenen, izen handiko Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian, elkar ezagutu ondoren.

Proiektu honek Jazzak Espainian dituen hiri adierazgarrienetako biren aberastasun kulturala uztartzen du: Donostiarena eta Bartzelonarena. Mar eta Guillermo, Ot Granados eta Jana Gallifa talentudunekin batera, ikuspegi musikal berriak aztertzen ari dira, Donostian ikasitakoa berritu eta Kataluniako eszena fresko eta anitzarekin aberastuz. Taldekideen arteko kidetasuna nabaria da, bai beren ikuspegi musikalean, bai interpretazioan antzematen zaien konplizitatean. New Yorkeko egungo musikan inspiratuta, Joel Ross eta Immanuel Wilkins bezalako erreferenteekin, laukoteak Jazz tradizionalaren sustraiak ahazten ez dituen proposamen garaikidea aurkezten du. Beren errepertorioak pieza originalak eta amerikar abesti herrikoien moldaketa berritzaileak biltzen ditu, modernitatea eta tradizioa modu zeharo orekatuan bat eginez.