2024 uztailak 26 • 21:00

Keler gunea

Doan

 © Karen Biswell

Mamani Keita (ahotsa), Fafa Ruffino (ahotsa), Alvie Bitemo (ahotsa), Franck Baya (bateria), Manu Chavanet (teklatuak), Nadjib Ben Bella (DJa)

Les Amazones d’Afrique nazioarteko ahotsak biltzen dituen kolektibo sortzaile bat da, talentua eta belaunaldiak bat eginda, eta harmonia leun eta ahalmen handikoak lagunduta, emakumeen eta nesken eskubideak defendatzen dituena. Panafrikar emakumeen “supertalde” honen sustraiak 2014an daude: Malin, musikaren hiru izar eta gizarte aldaketaren aldeko aktibista —Mamani Keita, Oumou Sangaré eta Mariam Doumbia— elkartu egin ziren kolektibo bat sortzeko, eta emakume gerlari ausart eta harroen belaunaldiak omentzeko hartu zuten beren izena. Orduz geroztik, kolektibo hau zabaldu egin da, eta Afrika osoko eta diasporako emakumezko artista ugari daude bertan. Jazzaldian hiru abeslari izango dira, Mamani Keita de Mali, Fafa Ruffino de Benin eta Alvie Bitemo del Congo.

Genero berdintasunaren eta antzinatik datozen indarkeriak desagerraraztearen aldeko kanpaina egitea da beren motibazio soziopolitikoa. Horretarako, beren musika boteretsu eta melodikoa erabiltzen dute, estilo panafrikarrak eta pop harmonia garaikideak uztartuta.

Kaleratu zuten lehen albuma, République Amazone (2017), Angélique Kidjo eta Nneka nigeriar kantautorea bezalako gonbidatuen parte-hartzeagatik nabarmentzen da. Lan honek Obama presidentearen arreta erakarri zuen, eta 2017ko 20 faboritoen bere zerrendan sartu zuen bertako abestietako bat. Amazones Power (2020) bigarren albumak, Mamani Keïta eta Rokia Koné bezalako ahots ezagunak biltzen ditu, Afrika moderno baten soinu berri eta zirraragarria ordezkatzen duten abeslarien belaunaldi gazte batekin batera. Doctor Lk ekoitzitako aurreneko bi albumen ondoren, taldeak Jacknife Lee irlandar ekoizle ospetsuarekin (U2, R.E.M., Taylor Swift, Modest Mouse…) lan egin zuen, bere hirugarren diskoan, Musow Danse (2022), soinu guztiz berria aurkezteko, hip-hop, trap eta musika elektronikoan inspiratua.