William Parker Duo
Eri Yamamoto (pianoa), William Parker (kontrabaxua)
William Parker
William Parker newyorktarra free Jazzaren garai guztietako kontrabaxu onentzat dute kritikariek. Gainera, artista emankorra, konpositorea, multinstrumentista, idazlea eta pedagogoa da.
Abangoardiako Jazzaren tradizioari gaurkotasuna emateko hainbat proiektu bultzatu ditu, guztiak ere zorrotzak, eta horien artean nabarmentzekoak dira Creative Music Orchestra, The Cosmic Mountain Quartet edo In Order to Survive.
Bere ibilbidean zehar, Cecil Taylor, Milford Graves, Don Cherry, Peter Brotzmann, Peter Kowald, David S. Ware eta beste hainbat izen handirekin kolaboratu du. 40 disko baino gehiago argitaratu ditu lider gisa, 150 grabazio ingurutan parte hartu du, sei liburu idatzi ditu, eta mundu osoko jaialdi eta agertokietan aritu da.
William Parker musikari mitikoa da, eta arrasto ezabaezina utzi du musika garaikidean. Berrikuntzarekin hartua duen konpromisoagatik, bere sormen askatasunagatik eta musikaren hizkuntzaz duen ezagutza sakonagatik funtsezko bilakatu da Jazz modernoaren eta musika sortzailearen historian.
Eri Yamamoto
Eri Yamamoto pianista eta konpositore japoniarra Estatu Batuetara joan zen 1995ean. Gaur egun, eta New Yorkeko eszenan egindako ibilbidearen ondoren, bere instrumentuaren interpreterik berezi eta originalenetako bat da.
Azken hiru hamarkadetan, New Yorkeko zirkuituan, Japonian, Kanadan, Afrikan, Jamaikan, Australian eta ia Europa osoan aritu da, jaialdi handiak klubekin edo espazio txikiagoekin tartekatuta.
Jazzaldian, bi ediziotan gozatu ahal izan dugu Eri Yamamotoren musika dotore eta iradokitzaileaz, 2019an, Easo Abesbatzak lagunduta, eta 2023an, bitan, bere hirukotearekin eta piano soloan.