2024 uztailak 24 • 12:30

Victoria Eugenia Antzokia

Trinidad Jiménez

Trinidad Jiménez (flauta, flauta baxua), David Sancho (pianoa, Fender Rhodes, sintetizadoreak), Borja Barrueta del Río (bateria)

Trinidad Jiménez flamenkoa eta Jazza uztartzen diren eremuan mugitzera ohituta dagoen belaunaldi berri batekoa da, eta musika inprobisatuetan maiz aritua Madrilgo eszenan. Azken urteetan flauta baxua sartu du dantza, flamenko eta musika garaikideko hainbat proiektutan, eta nabarmentzekoa da Quartetazzon (flauten eta perkusioen ensemblean) egina duen ibilbidea.

Jazzaldian, JazzEñe zikloaren barruan, bere azken proiektua aurkeztuko digu: Eléctrica (2023). Bertan, harmonia koloretsuak, soinu sintetizatuak, flamenkoaren ondarea eta rock erritmoak batzen dira esperimentazioarekiko errespetua nabaria den lan zintzo batean. 

Laguntzailea

SGAE Fundazioa